×

Mezua

Lo sentimos - este evento no puede ser visto con ese enlace. Es posible que el elemento haya sido actualizado mientras que visitaba el sitio web.

SPRI. Facebook II: Pertsonalizatu Zure FanPage-a (Social Plugins, Facebook Ads eta SEO)

Lunes, 9. Julio 2018 14:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Ikastaro honetako parte-hartzaileek beren Facebook-eko jarraitzaileak informatzeko eta fidelizatzeko tresnarik aurreratuenak ezagutuko dituzte.

Helburuak

Zure negozio edo enpresarako FanPage bat dagoeneko badaukazu, eta oinarrizko erabilgarritasunak ezagutzen badituzu (ikus Facebook I ikastaroa), ikastaro honetan zure FanPage-aren konfigurazioa pertsonalizatu eta hobetu ahal izango duzu. Hobekuntza horri esker, zure jarraitzaileek eduki osoagoa eskuratu ahal izango dute. Social Plugin-ekiko elkarreragina ezagutuko dugu, eta Facebook Ads-ekin kanpaina bat nola sortzen den ikusiko dugu.

Edukia

  • Kokatzea: EdgeRank algortimoa.
  • Pertsonalizatu zure FanPage-a:
    • Cooltabs.
    • External Content Tab: nola gehitu zure webgunea daukan fitxa bat.
    • Contact Tab: nola gehitu harremanetarako datu-orria.
    • YouTube Tab: nola gehitu zure YouTube-ko katea.
  • Social Plugins.
  • Landing Page-a.
  • Gertaera bat nola sortu.
  • Facebook Ads tresna: kanpaina bat nola sortu.
  • Facebook-en nola idatzi.
  • SEO Facebook-en (Search Engine Optimization / Bilaketa Motorren Optimizazioa).
  • Estatistikak.

Nori zuzenduta

Interneteko baliabideak doan eta erraz erabiltzen ikasi nahi duten mikroenpresak edo autonomoak.

Noiz

Uztailaren 9an, 14:00etatik 16:00ak arte.

Non

Dolores Ibarruri Pasealekua z/g, B lokala.

Izen-emateak

Eman izena on-line

SUBIR